FUTBOLA

Emakumeen Ligari profesionalizatu izaera eman diote

Duela aste batzuk Kluben Elkarteak egindako eskariaren parte bat onartu du Espainiako Federazioak.

Maddi Torre eta Vanessa Gimbert Realeko eta Athleticeko jokalariak, otsailean jokatutako derbian. ARITZ LOIOLA / FOKU
2020ko ekainaren 10a
19:29
Entzun

Duela aste batzuk Kluben Elkarteak egindako eskariaren parte bat onartu du Espainiako Federazioak. Hala, Espainiako Lehen Mailaeri eta Bigarrenari profesionalizatu izaera eman dio. Horretarako, federazioak estatutuak aldatu ditu.

Lan hitzarmena lortu eta gero, beste urrats bat da emakumeen futbolaren profesionalizazioaren bidean. Izan ere, izaera hori izanda, txapelketen oinarrietan hainbat baldintza ezarriko dira aurrekontuei eta futbolari zein entrenatzaileen lan baldintzei eta eskubideei dagokienez.

Baina ez da guztiz klubek eskatzen zutena. Izan ere, profesionalizatu baino gehiago, profesional izendatzea nahi zuten. Horri esker, ligak berak federazioarekiko autonomia handiagoa izango du erabakiak hartzeko orduan; esaterako, koronabirusaren pandemiarekin gertatu dena ez errepikatzeko. Izan ere, klubek ez zuten txapelketa bertan behera uztea nahi. Baina profesionala ez zenez, federazioarena zen erabakia. Hark amaitutzat ematea erabaki zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.