Emakumeen txapelketako finala da gaur
Emakumezkoen Berria Txapelketako finala jokatuko da gaur. Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabal Leire Garairen eta Enara Gaminderen aurka ariko dira Andoaingo Arrate pilotalekuan (Gipuzkoa). 12:30ean hasiko da partida. Arrizabalagak eta Mendizabalek Miren Larrarte eta Andrea Capellan kanporatu zituzten (22-11), eta Garaik eta Gamindek, Miriam Arraiza eta Naroa Agirre (22-10).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu