Errugbia

Emakumezkoen maila nagusian ariko da Eibar azkenean

Espainiako Federazioak zuzendu egin du hasierako erabakia, eta, emakumezkoetan ere amaitutzat eman dituenez lehenengo bi mailak, Eibarrek Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian. 

jarraia180885.jpg
Aitor Manterola Garate.
2020ko maiatzaren 4a
10:02
Entzun

Emakumezkoen Euskal Herriko errugbiak ere taldea izango du maila nagusian datorren denboraldian: Eibar. Horrela erabaki du Espainiako Federazioak, aurretik kontrakoa esan bazuen ere. Eibartarrak lehen postuaren jabe ziren Ohorezko B mailan (partidarik galdu gabe), eta liga bukatuta zegoenean etorri zen etena, baina Federazioak ez zuen amaitutzat eman, eta azaldu zuen igoerako kanporaketak jokatu behar zirela lehiaketari berrekiteko aukera izatean. Gizonezkoetan kontrakoa erabaki zuen: lehen bi mailetan, ligak amaitutzat eman zituen, eta lehiaketaren etenean utzitako sailkapenekin ebatzi du zein talde igo eta zein ez. Horrek Eibarren desadostasuna eragin zuen, eta Federazioari eskatu zion emakumezkoetan ere gizonezkoetan harturiko erabaki bera hartzeko. Azkenean, hori egin du, eta Eibar Lehen Mailan ariko da hurrengo denboraldian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.