Bira abiatu aurretik tripetako arazoak izan zituela-eta, berak irabaztea baino taldekideei laguntzea zuen helburu Emma Johansson txirrindulari suediarrak, BERRIAri aitortu zionez.
Lehen bi etapak irabazita, ordea, lidergoan sendo agertu zen, eta bira amaitu arte eutsi dio liderraren maillotari. 12 segundoren aldea atera dio Guarnierri eta 27rena Moolmani, Longo Borghinirekin berdinduta. Small bosgarren izan da.
Azken etapan, Megan Guarnierrek lortu du garaipena, Ganna Soloveiri eta Ashleigh Moolman Pasiori azken esprintean aurrea hartuta.