Enbilen lesioa ez da hain larria, eta binakako partida jokatuko du gaur

Imanol Magro Eizmendi.
2010eko urriaren 2a
00:00
Entzun
Gotzon Enbilen eskuin hankako gihar bikiko lesioa ez da hasiera batean zirudien bezain larria, eta binakako zesta-punta txapelketako sailkatze faseko bigarren partida jokatuko du gaur, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan (20:00). Zumaiako atzelaria eta Iñaki Goikoetxea dira titulua irabazteko hautagai nagusiak, eta lesioa dela-eta lehen partida galduta, gaur ezin dute hutsik egin Aritz Erkiaga eta Arnaud Alliezen aurka.

Enbilek atzo erabaki zuen jokatzea. Sailkatze fasea egun gutxiko lehia da, eta atzelariak azken unera arte itxoitea nahiago izan zuen. Herenegungo partida bertan behera utzi behar izan zuenean gihar bikiko minak larriagoa zirudien, baina azkenean uzkurdura baino ez zen. Azken bi egunetan masajistarengana joan da, eta jokatzeko moduan egongo da. Dena den, litekeena da Goikoetxeak normalean baino gehiago lagundu behar izatea, bai behintzat Enbilen bere burua nola dagoen ondo jakin arte. Aurkariei dagokienez, Erkiaga eta Alliez ere ez dira sasoi betean egongo, bart jokatu baitzuten txapelketako lehen partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.