Endaiarrak pilota elkarteak antolaturiko jaialdia da gaurkoa
Gaurko jaialdia Hendaiako Endaiarrak pilota elkarteak antolatu du (20:30). Sarrerak 20 eta 15 eurokoak dira eta mila ikusletik gora batzea espero dute. Taldean 205 pilotari inguru dituzte, horietatik 60, gaztetxoak. Jean Mixel Garaiar zuzendaritzako kideak dioenez, halako jaialdiekin bi helburu dituzte: lehenbizi ,«inguruko jendea pilotara gerturatzea», eta, ahal bada, diru pixka bat biltzea. Beltzenia pilotalekua betetzen bada, irabazi ekonomikoa izango dute. Azken urtean Hendaian antolaturiko hirugarren jaialdia da. Aurtengo udan Ipar Euskal Herrian feria txikia antolatzekotan egon ziren, baina ideiak urtebete itxaron beharko du gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu