Enpresek ez dakite bi aste barru Bilbon jaialdirik egongo den

Bizkaiko Aldundiak ez die data ziurtatu, baina EPELen baikor dira xehetasunak baino ez direlako falta

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Bizkaiko Aldundiak ezin du ziurtatu Bilboko pilotalekua martxoaren 5eko asteburuan irekiko den ala ez. Inaugurazio ofiziala egun horretan egingo da, hauteskunde legeak ez zuelako uzten hauteskundeak baino 50 egun lehenago inauguraziorik egiterik, baina baliteke jaialdirik ez egotea. Aldundiko ordezkariak eta lanen arduradunak enpresekin bildu ziren atzo, pilotalekuan bertan, eta ezin izan zieten ziurtatu bi aste barru bertan jaialdirik antolatu ahal izango den ala ez.

Bisita «lan bilera»bezala aurkeztu zuten aldunditik, eta enpresak baikorrak dira bi aste barrurako. Aspeko ordezkari baten arabera «xehetasunak» baino ez dira falta, eta garrantzitsuena, kantxako zorua, botata dago honezkero. Higatzea, azken bi asteetako kontua izango da. Atzo, era berean, harmailen banaketa eta txartel salmenta antolatzeko informazioa jaso zuten. Hori bai, oraindik erabakitzeke dago zeinen esku geldituko den kudeaketa.

Belokik ez, Saralegik zail

Ruben Beloki eskuko minez dago eta ez du jokatuko ostiraleko binakako txapelketako partida, Azkainen. Bere ordez Ibai Zabala ariko da, Patxi Ruiz, behin osatuta, txapelketara itzuliko delako larunbatean. Hain argi ez dagoena bere kidea zein izango den da, Ekaitz Saralegiri —Asier Olaizolaren ordez ari da— eskuko kailua apur bat ireki zaiolako eta gaur erabakiko du jokatuko duen ala ez. Berak ezingo balu jokatu litekeena da Iker Arretxek ordezkatzea, Asegarcek ostiraleko Gernikako jaialdia aldatu baitzuen atzo eta Luzaidekoa lehen partidatik kanpo gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.