Indar Gorri

"Epaile eta Poliziaren azpijokoa" salatu dute Indar Gorriko kideek

Atxiloketak "mugimendu festazale, abertzale, iraultzaile, borrokalari eta ezerosoaren aurka" egiteko erabili dituztela salatu du taldeak, eta bihar Sadarren egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.

Polizia operazioa salatzeko agerraldia egin dute Indar Gorrikoek, Iruñean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 6a
13:37
Entzun

Joan den otsailaren 1ean egindako polizia operazioa "azpijokoa" izan zela salatu, eta 18 atxilotuak "mugimendu festazale, mugimendu festazale, abertzale, iraultzaile, borrokalari eta ezerosoaren aurka" egiteko erabili izana salatu du Indar Gorrik gaur, Iruñean, egindako prentsaurrekoan.

Epaileak "talde kriminaleko partaide izatea eta lesio delituetan parte hartzea" egozten die Indar Gorriko 18 kideei. Baina autoan nabarmentzen du operazioa ez dela Indar Gorriren aurkakoa, "taldeaz baliatuta indarkeriazko ekintzak" egin zituztenen norbanakoen kontrakoa, baizik.

Aldiz, Indar Gorrik "talde osoaren aurkako erasoa" izan dela nabarmendu. "Talde kriminal izatea leporatzen diguten horiek kriminalizatu egiten dute eurek ezarritako parametroetatik kanpo dagoen guztia. Beraiek dira gure lokalean indarrez eta armaz josita sartu direnak".

Elkarretaratzea Sadarren

Hala, Indar Gorriko kideek iragarri dute bihar ez direla futbol zelaian izango Osasuna animatzen, "indarrik gabe eta shock egoeran" daudelako.

Aldiz, estadioaren kanpoaldean, arratsaldeko 18:30etan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete zaleei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.