Futbola

Epaileak ez du Osasuna inputatuko pertsona juridiko gisara

Kirol iruzurreko auziak kluba bera ere inputatzeko eskatu zuten fiskalak eta LFPk. Epaileak ez die arrazoirik eman, eta akusazio partikularra izango da Osasuna.

Javier Tebas, Liga profesionaleko lehendakaria Auzitegira joan zen, azaroan, lekuko gisara deklaratzera. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 12a
11:17
Entzun

Hiru futbol partidatan iruzurra egitea egotzita Osasuna futbol klubari lotutako 27 pertsonaren kontrako auzia aurrera eramaten ari da Nafarroako Auzitegi Nagusia. Taldea bera auziaren parte da, akusazio partikular gisara, eta ez dira pertsona juridiko gisara bera epaitzen ari. Fiskaltzaren eta LFP Espainiako Futbol Liga Profesionalaren ustez, baina, taldea bera ere epaitu egin behar zen auzi honetan, eta halaxe defendatu zuten azaroan 18an egin zuten ahozko saioan. Epaileak, ordea, ez die arrazoirik eman, eta Osasuna futbol taldeak auziko parte izaten jarraituko du, akusazio gisara. Taldea bera, beraz, ez dute epaituko.

Betis-Valladolid, Espanyol-Osasuna eta Osasuna-Betis partidetan iruzur egitea egotzita, epaileak 27 lagun inputatu ditu guztira, tartean Osasunako azken bi presidenteak, Kudeaketa Batzordeko kide izandako hainbat lagun, kudeatzaile ohia, zuzendaritzetako hainbat kide, klubeko hainbat langile eta hainbat futbolari eta futbolari ohi.

Joan den ekainaren 17an azaleratu zen Osasuna auziaren zati handi bat. 2013-2014ko denboraldian diru kopuru handi bat partidak erosteko baliatu zutela ondorioztatu zuen epaileak. Ikerketa lerro horren arabera, 250.000 euro ordaindu zizkieten Espanyoleko jokalariei, Osasunaren aurkako partida berdintzearen truke, eta 650.000 euro Betisekoei, bi zatitan banatuta; 400.000 euro Valladolidi irabazteagatik, eta 250.000 euro Osasunaren aurka galtzeagatik.

Azaroan atera zuten auzia sekretupetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.