Eskupilota enpresak (EPEL) Bilboko Aste Nagusiko feria luzatzea aztertzen ari dira. Buruz buruko txapelketa bukatu ez den arren, uda garaia zehazten ari dira, eta Bilboko feria astebeteraino luzatzearen aukera indarra hartzen ari da, Iruñeko sanferminetakoa eta Logroñoko sanmateoetakoen antzera. Iaz oso arrakastatsua izan zen, eta, horiek hala, enpresa bakoitzeko hiruna bikoteko torneoa antolatuko lukete ziurrenik.
Bilboko feria Donostiakoaren atzetik doa, eta iaz udako egutegia egitea buruhauste handia zian zen enpresentzat. Beraz, eta luzatuz gero, litekeena Bilboko feriak Donsotiakoan eragitea. Iaz hiru jaialdikoa egin zuten, agian berriz ere luzatzeko asmoz, baina zaila dirudi aurten Atano III.a frontoian hiru jaialdi baino gehiago antolatzea. Bestalde, gaur buruz buruko txapelketako final-laurdenetako pilota hautaketak izango dira, Iruñean (11:30) eta Hendaian (16:30).
EPEL Bilboko Aste Nagusiko feria astebetera luzatzea aztertzen ari da
Asmoa zazpi jaialditara zabaltzea litzateke, sanferminetakoa bezala, eta baliteke Donostikoari eragite
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu