EPELek gaur bertan lortuko du ziurrenik binakakorako babeslea

Negoziazioak ez dira izaten ari errazak, eta jasotako eskaintzak aurreko urteetakoak baino apalagoak dira

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2010eko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Binakako txapelketaren aurkezpena nahi baino gehiago berandutzen ari da, EPELi uste baino askoz gehiago ari baitzaio kostatzen babesle bat lortzea. Negoziazioak gaur bertan bukatuko dira ziurrenik, eta bihar izango da aurkezpena, Gasteizen edo Donostian. Babesleen eskaintzak beste urte batzuetan baino txikiagoak izaten ari dira, eta enpresek aukera guztiak aztertu nahi dituzte. Lau hilabete barru, antzekoa gerta daiteke buruz burukoan.

Txapelketa asteburuan hasiko da, eta pilota hautaketarik egin ezinda, litekeena da intendenteek egin behar izatea galbahea. Partiden inguruko informazio pixka bat ere badago. Larunbatean, Iruñean, Olaizola II.aren bikotearen partida jokatuko da, eta Xalarena, berriz, Eibarren. Igandean, Titinena Logroñon jokatuko dute, eta Irujorena Eibarren. Bigarren jardunaldiko partida bat ere ezaguna da, Gonzalezen eta Xalaren bikoteen artekoa Donibane Lohizunen izango da. Era berean, dagoeneko zehaztuta daude 2. Mailako txapelketa jokatuko duten bikoteak, eta bihar hasiko dela, Arrigorriagan. Ustekabekotzat jo daiteke Aspek Mikel Idoate ez aukeratu izana, Jon Jaunarena, berriz, Iñaki Larrinagarekin ariko da Leitzako pilotari gazteak gaur egingo du debuta Tolosan. Barriola izango da bere aitabitxia, eta Aritz Lasa eta Pascual aurkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.