Orbaizek eta Yestek zuzenduko dute taldea; Llorentek, berriz, Adurizen lekuan jokatuko du
haritz gallastegi
Bilbo
Zelai barruan zein kanpoan gizaseme argia da Aritz Aduriz. Gutxitan egoten da lo. Gehienetan, egoera bakoitzari dagokion irtenbidea ematen dio. Baina gainerako gizakion antzera, batzuetan jokoz kanpo geratzen da. Ostegunean, Lezamako prentsa aretoan geratu zen jokoz kanpo. Telebista kamera eta irratietako grabagailu guztien aurrean, gainera. Athletic San Mamesen zer egiten ahalegintzen den galdetu ziotenean, ezustean harrapatu zuten. Athleticen estiloa zein den galdetu ziotenean, hain zuzen ere. Denbora behar izan zuen kazetariaren galderari izkin egiteko.
Ez baita erraza galdera horri erantzun aproposa ematea. Ez Adurizek, ez beste inork ez luke zehatz erantzungo. Beharbada, Caparrosek berak ere ez. Athleticek ez baitauka joko estilo zehatzik: neurketa gehienetan joko zuzenaren aldeko apustua egin du. Halere, ez du beti berdin jokatu. Baloia berak izaten ere ahalegindu da batzuetan.
Bestalde, norgehiagoka batzuetan erritmo handiarekin jokatu du. Beste batzuetan, berriz, aurkariaren zain egon da. Eta ia beti nahi eta ezin aritu da. Aurkariaren menpe. Caparrosek ere badaki. Horregatik, makina bat proba egin ditu. Gehienak zelai erdian: Orbaiz eta Javi Martinez, Orbaiz eta Iraola, Tiko eta Javi Martinez, Muñoz... Gaur beste bikote batek egingo du «debuta»: Orbaizek eta Yestek osatzen dutenak. Talde zuri-gorrian talentu handien duten bi jokalariak izango dira Athleticen erasoari nortasuna emateko arduradunak.
Apustu arriskutsua bezain erakargarria izango da. Erakargarria eurak direlako jokoa sortzeko futbolari aproposenak. Zelai erdian nagusituz gero, Athleticek eskuan izango du garaipena. Deportivok ere joko landuaren aldeko apustua egiten duela kontuan hartuta, euskarriek beste neurketa askotan baino tarte gehiago izan dezakete baloia oinetan dutela pentsatu eta jokoa sortzeko. Asmatzen badute, David Lopezek eta Gabilondok ere erosoago jokatuko dute. Etengabe hartuko dute parte jokoan.
Apustu arriskutsua era bada, ordea. Zer gertatuko da Lotinaren taldea zelai erdian nagusitzen bada? Orduan Athleticek oso aukera gutxi izango du norgehiagoka irabazteko. Yestek ez du defentsako lanean asko lagunduko, eta Orbaizi pilatu egingo zaio beharra. Gaur egun, Orbaiz ez dago bi jokalariren lana egiteko prestatuta. Berea egitearekin nahikoa lan badauka.
ETXEBERRIA ETA LLORENTE AURREAN. Baina Caparrosen apustua zelai erdia baino haratago doa. Etxeberriak ere bikote berria izango baitu erasoan. Fernando Llorenteri beste aukera bat emango dio. Orain arte ordezkaezina zirudien Adurizen lekuan jokatuko du. Ikusi egin beharko da nola erantzuten duen errioxarrak. Espainiako Kopan Herculesen aurka jokatutako neurketan gola sartu zuen. Baina Liga beste kontu bat da. «Ilusioz eta gogoz gainezka nago. Ligan maila ona ematea gura dut», adierazi zuen aurrelariak. Ez du lan samurra izango. Zale guztiek gertutik jarraituko dute bere beharra. Eta gauzak behar den moduan egiten ez baditu, ez diote barkatuko. Txistu egingo diote. Ez baitiote ezer barkatzen.
Hamabostero legez, San Mames beteko duten zaleek itxuraldatuta ikusiko dute taldea erasoan. Atzean, berriz, betikoek jokatuko dute -Del Hornok aukera izan zezakeen, baina min hartuta dago-. Betikoek, onenek izan ezik. Iraizoz ere ez delako berdegunean egongo. Athleticen defentsako lana hobetu duen jokalaria harmailan egongo da makilak ondoan dituela.
Zelaian, berriz, Aranzubia izango da protagonista. Atezainak ere presio dezente izango du. Batetik, jakin badakielako Iraizozen itzala luzea dela. Bestetik, joan den sasoian egin zituen akatsen ondorioz ez duelako zaleen konfiantzarik. Akats txiki bat nahikoa izango da aspaldian Katedralean horren ohikoa izan den zurrumurrua entzuteko. Eta azken denboraldi biotan Deportivoren aurka egin dituen akats larriak errepikatzen baditu, auskalo zer gertatuko den. Ez baita ahaztu behar talde zuri-gorria jaitsierako postuetatik puntu bakar batera besterik ez dagoela.
Aurrean Lotinaren Deportivo eta Caparrosen talde ohia egongo da. Entrenatzaile aldaketarekin jokatzeko era ere aldatu egin omen du Deportivok. Ongi ari omen da jokatzen. Halere, ate aurrean ez du asmatzen. Horrelakoetan, aurretik egindako beharrak ez du askorako balio izaten normalean. Galiziarrak ere puntu premiarekin zelairatuko dira gaur arratsaldean. Galtzen duenaren etxean ez da giro egongo.
saILKaPenaK
13. JARDUNALDIA
JOKATUTAKOAK
Bartzelona-Recreativo
Sevilla-Mallorca
Murtzia-R. Madril
GAUR
Vila-real-Almeria17:00
Atletico Madril-Valladolid17:00
Levante-Betis17:00
Osasuna-Espanyol17:00
Athletic-Deportivo17:00
Racing-Valentzia19:00
Zaragoza-Getafe21:00
Puntuak PuntuakJ I B G
1. Real Madril 28 12 9 1 2
2. Vila-real 24 12 9 0 3
3. Bartzelona 24 12 7 3 2
4. Valentzia 22 12 8 0 4
5. Espanyol 21 12 6 4 2
6. At. Madril 20 12 6 3 3
7. Racing17 12 5 5 2
8. Zaragoza 16 12 5 2 5
9. Mallorca 15 12 4 4 4
10. Sevilla 14 11 5 0 6
11. Getafe 13 12 4 2 6
12. Athletic13 12 3 4 5
13. Murtzia13 12 3 4 5
14. Valladolid 13 12 3 4 5
15. Osasuna 12 11 3 3 5
16. Almeria12 12 3 3 6
17. Deportivo12 12 3 3 6
18. Recreativo12 12 3 3 6
19. Betis11 12 2 5 5
20. Levante4 12 1 1 10
Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara
14. JARDUNALDIA (ABENDUAK 1 ETA 2)
Almeria-Sevilla
Valladolid-Vila-real
Betis-Atletico Madril
Getafe-Levante
Recreativo-Zaragoza
Espanyol-Bartzelona
Deportivo-Osasuna
Valentzia-Athletic
Real Madril-Racing
Mallorca-Murtzia
BIGARREN MAILA
14. JARDUNALDIA
JOKATUTAKOAKEMAITZA
Elx-Alaves2-2
Las Palmas-Kordoba3-1
GAURORDUA
Celta-Gimnastic12:00
Eibar-Hercules17:00
Ferrol-Sevilla B17:00
Sporting-Cadiz17:00
Numantzia-Granada 7417:00
Xerez-Salamanca17:00
Ejido-Castello17:00
Albacete-Tenerife18:00
Reala-Malaga19:00
PuntuakJ I B G
1. Malaga 30 13 10 0 3
2. Numantzia27 13 8 3 2
3. Sporting24 13 7 3 3
4. Sevilla B23 13 6 5 2
5. Elx21 13 6 3 4
6. Celta20 13 5 5 3
7. Kordoba19 13 4 7 2
8. Gimnastic18 13 5 3 5
9. Salamanca 18 13 5 3 5
10. Tenerife 18 13 4 6 3
11. Eibar18 13 5 3 5
12. Castello17 13 4 5 4
13. Hercules17 13 4 5 4
14. Reala17 13 4 5 4
15. Ferrol 16 13 4 4 5
16. Granada 74 16 13 4 4 5
17. Cadiz 15 13 4 3 6
18. Alaves15 13 4 3 6
19. Ejido12 13 3 3 7
20. Xerez11 13 2 5 6
21. Albacete9 13 2 3 8
22. Las Palmas6 13 1 3 9
Lehen Mailara Bigarren B Mailara
*atzoko partidak kontuan hartu gabe