Javier Minguez Espainiako hautatzaileak jakinarazi du Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetara eramango duen txirrindulari gizonezkoen taldea. Horien artean daude Jonathan Castroviejo getxoztarra, Imanol Erbiti iruindarra eta Ion Izagirre ormaiztegiarra.
Errepideko probaz gain, erlojupekoa ere egingo dute Castroviejok eta Izagirrek.
Duela 11 eguna jakinarazi zuten Ane Santestebanek (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) ere Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duela. Espainiako Txirrindularitza Federazioak txirrindulari bakarra aukera zezakeen Brasilen lehiatzeko, eta Santesteban izan zen puntu gehien lortu duena, Anna Sanchis valentziarraren aurretik. Errenteriako txirrindularia lehen aldiz lehiatuko da Olinpiar Jokoetan.