"2018an bizi gara, mundua desberdina da. Garrantzitsua da norbera izatea, aske. Gainera, gogorarazten dizuet nire arropak sendatzeko balio duela". Horixe esan zuen Serena Williamsek, jantzi hori berriz janzten ez ziotela utziko jakin zuenean. Pieza bakarreko jantzi beltza da eztabaida sortu duena, eta, Williamsen arabera, erditzearen ostean sasoiko berriz jartzen laguntzen dio.
Roland Garrosen erabili zuen jantzi hori, baina Frantziako Tenis Federazioko lehendakari Bernard Giudicellik partidaren ostean Tennis Magazine aldizkarian jakinarazi zuen ez ziotela utziko berriz halakorik janzten. "Uste dut batzuetan urrutiegi joan garela. Serenaren jantzia, adibidez, ez dugu gehiago onartuko. Jokoa eta tokia errespetatu behar dira".
Astelehenean agertu zen berriro Williams. Ez zuen praka luzedun arropa jantzi, baina eman zuen zeresana orduan ere. Tutu batekin jokatu zuen.
Williams, astelehenean. JASON SZENES, Efe