Erhard Loretan (Suitza, 1959) mendizalea hil da Grunhorn-en (Suitza), mendiko gidari lanetan zebilela. Reinhold Messner eta Jerzy Kukuczkaren ondoren, hura izan zen munduko hamalau zortzimilakoak igotzea lortu zuen hirugarren mendizalea. 1995a zen, eta 36 urte zeukan. Atzo zendu zen, bere urtebetetze egunean —52 urte—.
3.800 metro inguruan zela izan zuen ezbeharra, Grunhorn (4.043 metro) gainera zihoazela. Berrehun metro behera erori zen, lagun batekin. Hori larri dago.
Loretanen zortzimilakoak
Nanga Parbat (1982)
Dhaulagiri (1985)
Gasherbrum II (1983)
Everest (1986)
Gasherbrum I (1983)
Cho Oyu (1990)
Broad Peak (1983)
Shisha Pangma (1990)
Manaslu (1984)
Makalu (1991)
Annapurna (1984)
Lhotse (1994)
K2 (1985)
Kangchenjunga (1995)
Iazko abenduan Gasteizen izan zen, hitzaldi batean. "Garai bateko esentzia galdu da zortzimilako mendietan. Egungo espedizioek ezaugarri komertzial hutsa dute, eta penagarria da hori. Alpinismoaren kultura galtzen ari da, etikarik ez duten espedizio komertzialen mesedetan", zioen.