Eric, Penava eta Lopez, Baskoniatik kanpo

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun

SASKIBALOIA. Baskonia datorren denboraldirako taldea eraberritzeko lanean ari da, buru-belarri. Joan den astean, Arabako taldeak jakinarazi zuen Dusko Ivanovicek beste urtebetez jarraituko zuela Gasteizen, eta, handik egun gutxira, lehen fitxaketaren berri eman zuen: Rokas Giedraitis jokalari lituaniarrarena. Hiru sasoitarako sinatu du.

Gaur bertan, Ilimane Diopen jarraipenaren berri eman du. Senegalgo pibotak 2023ra arteko kontratua sinatu du, eta hamargarren sasoia beteko du klubean; lehen taldean osatuko duen zortzigarrena izango du datorrena. 391 partida jokatu ditu Baskoniarekin, eta oso goian da zerrenda horretan, Sergi Vidal, Pablo Prigioni, Luis Scola eta Tiago Splitterren atzetik. 

Jokalari berriak taldera batzen ari dira, eta beste batzuk badoaz. Halaxe suertatu zaie Michael Eric, Matt Janning, Ajdin Penava eta Lautaro Lopezi. Pibot nigeriarrak denboraldi bakarra egin du Baskonian. Guztira, 56 partida ofizial jokatu ditu, eta espero baino zenbaki apalagoak izan ditu: batez beste, 6,35 puntu eta 3,35 errebote partidako. Janningek hiru denboraldi egin ditu Baskonian, eta 184 partida jokatu. 

Penava, berriz, 2018-19ko denboralditik egon da Baskonian, baina apenas izan du aritzerik. ACB ligan hiru neurketa jokatu zituen, eta Euroligan, lau. Lopez ere sasoi berean iritsi zen Gasteizen, baina bigarren taldean jokatu du. Taldeak eskerrak eman dizkie hirurei, erakutsitako konpromisoagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.