Pilota

Erik Jaka erietxean, partidan ondoeza sentituta

Erietxetik adierazi zuen «hobeto» sentitzen zela.

Erik Jaka pilotaria. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko maiatzaren 10a
07:26
Entzun

Erik Jaka eskuz eskuko egungo txapeldunak ondoeza sentitu du Binakakoaren finalaren aurreko partidan, eta erietxera eraman behar izan dute.

Beñat Rezusta bikotekidearekin, 8-18 galtzen ari zen Jaka, Jokin Altuna eta Jon Mariezkurrenaren kontra. Pilotariaren sendagile Txema Urrutiak azaldu duenez, Lizartzako pilotaria (Gipuzkoa) «ondoezik sentitu da, eta aldageletara joan da gune epigastrikoan mina zuela», hau da, urdailaren inguruan.

Erietxera eraman dute, eta handik esan duenez, ordurako «hobeto» sentitzen zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.