Erkiaga eta Lopez nagusi Munduko Txapelketako finalean (35-21)

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
Munduko Pilota Batzarrak antolatutako binakako finala jokatu zen herenegun Markinako Unian, eta Erkiaga-Lopezek uste baino erosoago irabazi zuten Goikoetxea-Hernandezen aurka (35-21). Partidak hasiera oso orekatua eta gogorra izan zuen, eta tanto ikusgarriak egin zituzten bi bikoteek. Hamaikanakoa izan zen azken berdinketa, eta hortik aurrera irabazleak jaun eta jabe izan ziren.

Hernandez urduri aritu zen, eta Goikoetxeak ez zuen gehiegi asmatu tantoa amaitzeko garaian. Lopez atzeko koadroen nagusi egin zen, eta Erkiagak mota guztietako tantoak eskaini zituen. Txapelketa horretan lehen garaipena du Ispasterkoak, eta laugarrena zumaiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.