Txirrindularitza

Erorikoa, kolpea, eta Bouhanniren hirugarrena

Marco Bandiera eta Andrea Fediren ihesaldia, tropelaren kontrola, azken uneko eroriko handia, eta Nacer Bouhanni frantziarraren hirugarren garaipena. Eguneroko menua izan du Giroko hamargarren etapak. 

Bouhanni, aurtengo Giroan bigarren etapa irabazi zueneko irudia. L. ZENNARO, EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 20a
17:34
Entzun

Ezinezkoa dela dirudi. Giroko etapa bat ezin dela amaitu erorikorik gabe. Ia egunero bezala, eroriko handia izan da Giroko hamargarren etapan, eta erabat baldintzatuta geratu da azken esprinta. Tyler Farrar (Garmin) joan da hankaz gora, azken 400 metroetan sartuta, Elia Vivianik (Cannondale) hartu du kolpe handia atzetik, eta, kolpeka-kolpeka, txirrindulari askok amaitu dute etapa lurretik bueltan. Ordurako esprintari ekinda zeudela, Nacer Bouhanni (FDJ.fr) nagusitu da esprintean, Michael Matthewsi (Orica) eta Giacomo Nizzolori (Trek) aurrea hartuta. Aurretik Marco Bandiera (Androni) eta Andrea Fedi (Neri) ibili dira ihes eginda, eta hamar kilometro falta zirela harrapatu ditu tropelak. Sailkapen nagusian ez da izan aldaketarik eta Cadel Evansek (BMC) jarraitzen du lider. Collecchio eta Savona artean, Giroko 11. etapa jokatuko da bihar, 249 kilometrokoa. Naso di Gatto bigarren mailakoa igo beharko dute helmugara iristeko 28 kilometro faltako direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.