Txirrindularitza

Erorikoek txikizioa eragin dute Giroan

Helmugara iristeko 11 kilometro falta zirela, bi eroriko handi izan dira tropelean, eta anbulantzian eraman behar izan dute Giampaolo Caruso (Katuxa). Cadel Evansek atera du etekinik handiena, faborito gehienei 49 segundo aterata. Michael Matthews liderrak (Orica) irabazi du etapa.

Matthews, garaipena ospatzen. L. Z., EFE
unai zubeldia
2014ko maiatzaren 15a
17:58
Entzun

Erabat aldrebes doa Italiako Giroa. Lurretik bueltan. Montecassino zortzi kilometroko mendatearen zain zeuden denak, baina bi eroriko handi izan dira helmugara iristeko 11 kilometro falta zirela. Giampaolo Caruso italiarrak (Katuxa) hartu du min gehien, eta anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera. Baina lurretik bueltan ibili dira faboritoetako asko, Joaquim Rodriguez (Katuxa) tartean. Tropela txiki-txiki eginda geratu da azken igoerara bidean, eta egoera horri Cadel Evansek (BMC) atera dio etekin gehien, 49 segundoko aldea atera dielako, azkenean, faborito gehienei. Michael Matthews liderra (Orica) gai izan da zortzi txirrindulariko taldetxoari eusteko, eta australiarrak berak irabazi du etapa, Tim Wellemsi (Belkin) eta Evansi berari aurrea hartuta. Galtzaile nagusien artean, 1.45 minutu galdu ditu Michele Scarponik (Astana) eta 7.43 Joaquim Rodriguezek. Ospitalera joan da berehala kataluniarra, kolpe handia hartuta.

Sailkapenak:

Etapa:

1. Michael Matthews (Orica)         6.37.01

2. Tim Wellems (Lotto)                         d.b.

3. Cadel Evans (BMC)                         d.b.

4. Matteo Rabottini (Neri)                    d.b.

5. Ivan Santaromita (Orica)                 d.b.

Nagusia:

1. Michael Matthews (Orica)          24.18.14 

2. Cadel Evans (BMC)                         21era

3. Rigoberto Uran (Omega)               1.18ra

4.  Steve Morabito (BMC)                 1.25era

5. Matteo Rabottini (Neri)                         d.b.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.