Sara Erranik eta Maria Xarapovak jokatuko dute emakumezkoen Roland Garroseko finala, larunbatean. Lehendabizikoz iritsi dira bi tenistak Frantziako torneoko finalera.
Finalerdietako lehendabiziko partidan Errani sailkatu da finalera, Stosur garaituta. Bi orduko partida gogorra jokatu dute, Parisen: 7-5, 1-6 eta 6-3. Munduko sailkapenean 24. tokian da Errani.
Finalerdietako beste partidan, Xarapova erraz gailendu zaio Petra Kvitovari: 6-3 eta 6-3. Roland Garrosekoa da Xarapovari falta zaion titulu handi bakarra.
Gizonezkoen finalerdiak bihar jokatuko dituzte: Rafa Nadal-David Ferrer eta Novak Djokovic-Roger Federer. Finala, igandean.