Erreakzioak

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun

USADA

AEBetako Dopinaren Aurkako Agentzia

«Egun historikoa da kirol garbi batentzat, baina UCIk hartutako erabakiak ez du garbitzen txirrindularitza, ezta etorkizunean garbia izango dela bermatu ere. Horretarako, Adiskidetze eta Egiaren Batzorde independente bat eratu behar da».

Laurent Jalabert

Txirrindulari ohia

«Gaur [atzo] gezurtia da Armstrong, baina ez dut ahaztu ezohiko ibilbide bat izan zuela, eta dohain ikusgarriak zituela. Nahi duena hartuko zuen, baina oraindik ere txapeldun handi bat da».

Oscar Pereiro

Txirrindulari ohia

«Zentzuzkoa da, baina tristea ere bai, sistemak ez duela funtzionatzen erakusten baitu. Espero dezagun mugarri izatea, eta UCI osoak dimititzea».

J. Fernandez 'Matxin'

Talde zuzendari ohia

«Txirrindulariak, teknikariak eta medikuak bakarrik zigortzen dituzte, baina norbaitek egingo zituen gaizki kontrolak Amstrongek erosi zuen Sysmex-arekin, ezta? [Armstrongek emandako diruarekin odol analisiak egiteko gailua erosi zuen UCIk]».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.