Bradley Wiggins
Sky«Ezin dut azaldu sentitzen dudana. Honaino iristeko egin dudan ahalegina datorkit burura; 2010eko hutsegitea ere bai, 24. postuan amaitu nuelako, eta baita iaz lepauztaia hautsi nuenekoa ere. Sasoi onean goizegi ez ote nengoen galdetzen zidatenekin ere gogoratzen naiz».
Chris Froome
Sky«Mundu guztiak ikusi du Wiggins ni baino indartsuagoa dela. Tourra Wigginsekin irabaztea zen helburua hasieratik, eta lortu dugu. Nire bigarren postua ez zen lehentasuna, sari gehigarria izan da».
Haimar Zubeldia
RadioShack«Oso prestaketa zorrotza egin nuen, eta banekien ondo nengoela. Tour honetan neure buruarekin topo egin dut berriz ere. Hasieran lan egitea zen nire eginbeharra, baina lehen postuetan borrokan amaitu dut azkenean. Dena eman dut».
Egoi Martinez
Euskaltel-Euskadi«Oso gustura amaitu dut Tourra. 34 urterekin, sailkapen nagusiko lehian murgildu naiz azken erlojupekoan. Inoiz ez dut halakorik egin. Zaila izan da Tourra, baina erreakzionatzen jakin izan dugu. Egindakoarekin harro gaude».