Erreakzioak

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun

Thomas Voeckler

Europcar

«Izugarria izan da lortu dudan garaipena. 19 urte nituenetik ezagutzen nuen etapa, eta nabaritu da. Nire helburua mendiko maillota lortzea zen, baina Feilluri esan diot ez niola etapa garaipena oparituko, eta horregatik jo dut erasoa».

Gorka Izagirre

Euskaltel-Euskadi

«Kolore laranjaz jantzirik egon dira mendateak, eta sekulakoa izan da. Euskal afizioari eskerrak eman besterik ez zait geratzen. Pozik nago nire lanarekin. Taldekideek ere maila bikaina eman dute, eta taldean egin dugu lan. Igarri egiten da».

Bradley Wiggins

Sky

«Tourreko etaparik beroena izan da, eta ez da erraza izan arnasa ongi hartzea. Dena den, gustura nago egindakoarekin. Evans atzean utzi dugu, baina Nibali ez. Oso indartsu dago, eta bihar [gaur] ere saiatuko da ihes egiten. Txirrindulari aparta da, onenetakoa».

Haimar Zubeldia

RadioShack

«Onenen artean irauteko eguna zen, eta horretan saiatu naiz. Hankak ongi sumatu ditut une oro, baina Nibaliren erasoa oso gogorra izan da. Ezin izango nion jarraitu. Liquigasen jarrera gustatu zait, eta albiste ona da Evans atzean utzi izana. Indartsu nago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.