David Millar
Garmin-Barracuda«Ez nuen uste Frantziako Tourrean maila honetara iritsiko nintzenik, eta are gutxiago hain etapa gogorrean. Hunkigarriagoa da horrelako etapa bat irabaztea, erlojupeko batean gailentzea baino».
Egoi Martinez
Euskaltel-Euskadi«Lehenengoan ez dut lortu ihesaldian sartzerik. Ahalegin handia egin behar izan dugu gero, eta une bakar batean ere ez naiz sentitu gustura. Erritmo aldaketa etengabeekin, amaiera ez zen batere egokia niretzat».
Cadel Evans
BMC«Etapa luzea izateak tropelarentzat lasaia izango dela esan nahi du askotan, baina ez da halakorik gertatu. Skyk defendatzeko taktika hautatu du irteeratik, eta oso erritmo gogorra jarri du. Ez nago batere gustura sailkapeneko laugarren postuarekin».
Vincenzo Nibali
Liquigas«Lehen bi orduetan oso bizi ibili gara, eta oso etapa gogorra izan da. Tourra, oraingoz, egokia izaten ari da Skyrentzat eta Wigginsentzat, eta alde polita dauka sailkapenean. Froome Wigginsentzat ari da lanean.