Erreakzioak

2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Iazkoaren berdin-berdina izan da, eta oso garaipen garrantzitsua da niretzat. Goizean galdetu izan balidate, ez nuela irabaziko apustu egingo nuen. Izugarri ondo ari dira lanean taldekideak».

Patxi Vila

Utensilnord Namedeko txirrindularia

«Etapa gogorra izan da. Bagenekien Itzuliko gogorrena izango zela, eta Ixuatik aurrera gogorra egin zait. Lan itzela egin du Euskaltelek eta min handia egin du tropelean. Lehen helburua bete dute».

Gari Bravo

Caja Ruraleko txirrindularia

«Egun zaila izan da. Protagonista nagusiak mugitu dira. Euskaltelek hasieratik erritmo bizia jarri du eta asko zaildu zaizkigu gauzak. Taldeko elastiko pila bat zeuden igoeran eta eskertzekoa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.