2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Juanjo Cobo. Movistarreko txiririndularia
«Vueltara indartsu iristen eta garaipena berresten saiatuko naiz. Oso gogorra eta ikusgarria izango da, Asturiasko hiru etapekin batez ere. Sasoi onean iritsi beharko dugu hasierara».
Samuel Sanchez. Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
«Eskaltzaileentzat egindako ibilbidea da, Joaquim Rodriguez Purito-rentzat modukoa. Hamar etapa amaitzen dira mendian, eta pagotsa da hori eskalatzailearentzat».
Joaquim Rodriguez. Katuxako txirrindularia
«Irabazteko aukera polita eduki dezaket. Iaz bezala iristen banaiz, etapak eta sailkapen nagusia irabazten saiatuko naiz. Lehen asteko etapekin neke handia pilatuko dugu».
Eusebio Unzue. Movistarreko zuzendaria
«Ibilbidea aztertuta, gehiegizkoa da Vuelta hau, baina zaleentzat ikusgarria izango da, eta, azken batean, horrek balio du. Hasieratik egon beharra dago bete-betean».