Erreakzioak

2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun

«Jaizkibelgo bi igoeretan oso indartsu sumatu dut neure burua»



Philippe Gilbert

Omega Pharma Lotto

«Jaizkibelgo bi igoeretan oso ondo sumatzen nuen nire burua, indartsu nago, eta banekien bukaerara aurrean iritsiz gero irabazteko aukera izango nuela. Donostian irabaztea ohorea handia da, baina denboraldia ez da hemen bukatzen, klasiko gehiago korritu nahi ditut orain».

«Denak Gilberti begira zeuden, eta Arkalen saiatu naiz, baina ezin»



Haimar Zubeldia

Radioshack

«Esprintera ez neukan aukerarik, eta ihes egin beharra neukan. Denak Gilberti begira zeuden, eta Arkalen saiatu naiz, baina ezin. Santakruzen beste aukera bat zegoen, baina ordurako Gilbertek erasoa joa zuen, eta ezinezkoa izan da. Tourreko nekea hor dago, baina klasikoak beti egiten digu ilusioa».

«Ez nago haserre, baina ez dut ulertzen aurkari batzuen jokaera»



Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi

«Pena izan da, baina saiatu naizen bakoitzean beti norbait itsatsi zait, eta ez dit lagundu: schlektarrak, Zubeldia... Barredoren bila, aldiz, ez da inor irten. Ez nago haserre, baina dotoreagoa izan behar da, eta ez dut aurkari batzuen jokatzeko modua ulertzen. Gero, zorte handirik ere ez dut izan».

«Ondo sentitu naiz, baina Gilbertek merezita irabazi du»



Carlos Barredo

Rabobank

«Ondo sentitu naiz, baina Gilbertek irabazi du, eta garaile justua da. Txirrindularitza halakoa da, batzuek erasora jokatzen dugu eta beste batzuk zain daude, eta horiek ez didate lagundu. Gilberti buruz zer esango dugu, dena bere zain egon arren, erasoa jo du berdin, eta eroso irabazi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.