«Galibierren gora aurrera joateko esan dit Thomasek, saiatzeko»
Pierre Rolland
Europcarreko txirrindularia
«Esanda neukan Thomasen [Voeckler] maillot horia mantentzeko ahal nuen guztia egingo nuela. Baina Galibierren gora aurrera joateko esan dit, saiatzeko, beregatik ez arduratzeko. Igoera oso ondo ezagutzen dut, iaz hamar bat aldiz igo nuelako. Denbora beharko dut egindakoa barneratzeko».
«Pena izan da amaieran etapak eta podiumak ihes egin izana»
Samuel Sanchez
Euskaltel-Euskadiko txirrindularia
«Pena izan da amaieran etapak eta podiumak ihes egin izana, baina mendiko maillota irabaztea lortu dugu, behintzat. Fisikoki oso ondo nengoen, baina atzo [herenegun] txakalaldia eduki nuen. Dena den, Euskaltelentzat Tourra ona izan da. Sinesgaitza izan da Alberto Contadorrek egin duena».
«Egia esan, berdin zait Tourra irabaztea ez den beste edozer gauza»
Alberto Contador
Saxo Bankeko txirrindularia
«Etaparik irabazi ez izanaren pena daukat. Goizegi jo dut erasoa, agian. Atzo [herenegun] izugarrizko kolpea hartu nuen, baina egoera aztertuta, den-dena ematea erabaki nuen, berdin zitzaidalako 5. edo 24. sailkatzea. Egia esan, berdin zait Tourra irabaztea ez den beste edozer gauza».
«Oso sasoi onean nago, eta aldeari eusteko gai izango naizela uste dut»
Andy Schleck
Leopard-Trekeko txirrindularia
«Oso sasoi onean nago, eta erlojupekoko ibilbidea ez da aproposa espezialistentzat. Aldeari eusteko gai izango naizela uste dut. Ibilbidea egokia da niretzat. Iaz denbora galerarekin iritsi nintzen azken erlojupekora, eta orain nik daukat aldea. Egun txar bakarra eduki dut, eta motibazioz gainezka nago».