«Horrela irabaztea ez da ohikoa niregan, baina zoragarria da»
Thor Hushovd
Garmin-Cerveloko txirrindularia
«Horrela irabaztea ez da ohikoa niregan, baina zoragarria da. Maillot horia galdu nuenetik, oso nekatuta nengoen, lehen astean dena eman nuelako. Argaldu egin naiz pixka bat, eta horregatik igotzen ditut mendateak hobeto. Esprinterrei ezin diet irabazi, eta horregatik saiatu naiz gehiago igoeretan».
«Ikusi egin beharko da, baina aukera baldin badut, erasoa joko dut»
Alberto Contador
Saxo Bankeko txirrindularia
«Ikusi egin beharko da bihar [gaur] hankek nola erantzuten duten, eta aurkariek zer egiten duten, baina aukera baldin badut, erasoa joko dut. Plateau de Beilleko igoera oso ona da, oso gogorra delako. Gauzak atzoko [herenegungo] etaparen aurretik bezala daude. Evans da faboritoa».
«Su artifizialak egongo dira, batzuk geroz eta hobeto daudelako»
Cadel Evans
BMCko txirrindularia
«Gaurko etapa [atzokoa] faborito ez zirenentzat zen aproposa. Gure helburua indarrak berreskuratzea zen, biharko [gaurko] etapari aurre egiteko. Bihar [gaur] su artifizialak egongo dira. Batzuk egunetik egunera hobeto daude, Samuel Sanchez edo Ivan Basso, esaterako, eta aldaketak egongo dira».
«Inoiz ez da gerrarik egongo anaiaren eta bion artean»
Frank Schleck
Leopard-Trekeko txirrindularia
«Taldeburua nor den jakiteko inoiz ez da gerrarik egongo anaiaren eta bion artean. Tourra irabaztea da helburua, hori da gure ametsa. Horretarako lan egingo dugu, eta berdin dio biotako nork irabazi. Egunen batean egoera hori aldatzen bada, kirol ibilbidea amaitzeko ordua iritsi den seinale izango da».