«Ametsa da, umea nintzenetik lortu nahi nuen garaipena»
Samuel SanchezEuskaltel-Euskadiko txirrindularia
«Ametsa da, umea nintzenetik lortu nahi nuen garaipena. Taldearentzat ere oso garrantzitsua da garaipena, ez garelako dirudunak, xumeak baizik, eta hau lortzea oso handia delako; denboraldi oso bat balio du. Kostatu egin zait Tourrera sasoiko iristea, baina garaipen hau egindako sakrifizioaren ordaina da. Familiari eskaintzen diot garaipena, eta jada gure artean ez daudenei».
«Samuelek historia egin du berriro, eta ametsa egia bihurtu»
Igor G. de GaldeanoEuskaltel-Euskadiko managerra
«Samuelek historia egin du berriro, eta ametsa egia bihurtu. Egia esan, banuen beldur pixka bat Vanendertekin, ez ote zuen azken aldapetan erasoa joko. Baina Samuelek berriz ere erakutsi du horrelako egoeretan oso abila, aztia dela».
«Ez naiz ondo sentitu, baina segundo batzuk bakarrik galdu ditut»
Alberto ContadorSaxo Bankeko txirrindularia
«Mendiko lehen etapa zen, eta pozik nago emaitzarekin. Belaunak arazo asko eman dizkit etapan zehar, eta ez naiz ondo sentitu; baina, hala ere, segundo batzuk bakarrik galdu ditut. Hala ere, ia ziur naiz belauneko minak hobera egingo duela eta izotz pixka batekin larunbateko etaparako prest egongo naizela. Baikor naiz».
«Argi geratu da Contador ez dela iritsiezina»
Andy SchleckLeopard-Trekeko txirrindularia
«Egun bikaina izan da guretzat. Lehen egun gogorra izan da, baina ez azkena. Ez da erabakigarria izan, baina erakutsi dugu hor gaudela. Argi geratu da Contador ez dela iritsiezina. Hala ere, ez du denbora asko galdu, baliteke egun txar bat izatea, besterik ez. Horrela jarraituz gero, Tourra irabaz dezakegu».