Erreakzioak

2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun

«Lasterketa honetan lehiakorra izan naitekeela erakutsi nahi nuen»

Andre Greipel

Omega Pharma-Lottoko txirrindularia

«Helmugako marra zeharkatu dudanean, pozez zoratzen nengoen. Txirrindulari ibilbideko momenturik handiena izan da; egun berezia da. Lasterketa honetan parte hartzea bera arrakasta izan da niretzat. Lasterketa honetan lehiakorra izan naitekeela erakutsi nahi nuen, eta oso pozik nago».

«Gero eta hobeto nago. Burutik pasatu ere ez zait egiten erretiratzea»

Alberto Contador

Saxo Bankeko txirrindularia

«Gero eta hobeto nago. Etapa hasieran zalantzak neuzkan, baina etapak aurrera egin ahala, belaunean min gutxiago sentitu dut. Zorte apur batekin, beste egun batekin igoera handietarako prest egongo naiz. Burutik pasatu ere ez zait egiten erretiratzea. Tourra amaitzean joango naiz etxera».

«Une zailak pasatu ditut, baina gainditu ditut; gero eta indartsuago nago»

Robert Gesink

Rabobank

«Une zailak pasatu ditut azken egunetan, baina gainditu ditut, eta gero eta indartsuago nago. Pozik nago maillot zuriari eusten diodalako, baina horrek balio handiagoa izango du lehen etapa menditsuak pasatuta. Orduan ikusiko dugu nor dagoen indartsu eta nor ez. Eskalatzaileak irrikan egongo dira».

«Atseden egunaren ondoren, pixka bat arraro sentitzen zara»

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadi

«Pixka bat urduri egon da tropela, eta oso azkar joan gara. Atseden egunaren ondoren, pixka bat arraro sentitzen zara, lehiaketako erritmoa eteten delako. Atzo [herenegun] gozatu egin genuen, eta gaur [atzo] etapa oso azkarra tokatzen zen. Contador hobeto ikusi dut, eta badirudi hobera doala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.