Mark Cavendish
HTC-Highroad«Pasioz bizi dut txirrindularitza, eta maite dut irabaztea. Taldeak dena eman du ni gero helmugan lehena izan nendin. Amaiera zail asko daude aurten, eta, beraz, ditudan aukerak aprobetxatu behar ditut».
Alberto Contador
Saxo Bank«Etapa zaila izan da, orain arteko guztiak bezalakoa. Lehenbizi beste bizikleta bati kateatuta geratu naiz, eta gero lurrera joan naiz. Zenbat eta zailagoa izan Tourra, orduan eta indar gehiagorekin egin behar da aurrera».
Iban Belasko
Euskaltel-Euskadi«Nahigabe handia dut. Sasoiko iritsi nintzen, eta Tour ona egin nahi nuen. Mendiko etapetan lan ona egin nezakeela uste dut, taldeari nire ekarpena eginez. Baina espero baino lehenago noa etxera».