Erreakzioak

2011ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun

Igor Anton



Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Nire herritik pasatuko da Vuelta, Galdakaotik. Polita izango da Euskal Herrira iristea»

Igor Gonzalez de Galdeano



Euskaltel-Euskadiko managerra

«Euskal Herrira iristea oso garrantzitsua izango da, zaleengatik batez ere. Oso fidelak dira»

Miguel Madariaga



Euskaltel-Euskadiko ohorezko presidentea

«Ilusio ikaragarria daukat 33 urteren ondoren Espainiako Vuelta gure herrira itzuliko delako»

Patxi Mutiloa



Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria

«Benetan merezi izan du Vuelta Euskal Herrira ekartzeko lan egitea, zaleengatik, kirolarengatik eta normaltasunagatik»

Iñaki Azkuna



Bilboko alkatea

«Ez dauka ezer arrarotik Vuelta Bizkaiko hiriburura itzultzeak, urte askoan bilbotarrek antolatu baitzuten itzuli hau»

ESAIT



«Espainiako Vuelta EAEra ekartzea ez da inondik inora ere kirol ikuspegian oinarrituta dagoen erabakia. Erabaki politikoa da»

Samuel Sanchez



Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Igotzaileentzat da aproposa Vuelta, 40 kilometro bakarrik daudelako erlojuaren aurka. Somiedokoa da agian gogorrena»

Vincenzo Nibali



Liquigaseko txirrindularia

«Sierra Nevadarekin, itzulia hasieratik izango da oso gogorra. Esprinterrek aukera gutxi dute»

Eusebio Unzue



Movistarreko zuzendaria

«Sentimentalki Vueltak ukitu berezia izango du niretzat. Ilusio handia egiten dit tropela Euskal Herrian barrena ikusteak»

Josean Fdez 'Matxin'



Geoxeko kirol zuzendaria

«Vuelta hau oso egokia da Sastre eta Mentxoventzat. Baina bereziki Sastrerentzat»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.