Errebantxarako gogoa, Nadalen eta Djokovicen arteko gaurko finalean

2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Rafa Nadalek eta Novak Djokovicek Australiako Irekiko finala jokatuko dute gaur (Euskal Herrian 09:30 direnean). Gaurkoa Grand Slam bateko hirugarren finala jarraian izanen da bi tenislarientzat. Aurreko bietan, Djokovic nagusitu zen: batetik, Winbledonen, eta bertzetik, AEBetako Irekian. Iaz sei final jokatu zituzten bi tenislariek elkarren kontra, eta seietan nagusitu zen Djokovic. Gaurko partidak, beraz, errebantxarako aukera emanen dio Nadali. Aurkaria jo du faboritotzat balearrak, une honetan Djokovic delako WTA zerrendako buru. Djokovicek, hain zuzen, «erronka handitzat» jo du gaurko finala. Aurrekoak bazter utzi nahi izan ditu. «Bertze sasoi bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.