ERREMONTEA . Bitoriak eta Eizagirrek erraz irabazi diete Altuna I.ari eta Etxaberi (40-23)

2005eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Bitoria-Eizagirrek espero baino errazago atera zuten aurrera atzo arratsaldean Hernaniko Galarretan jokatutako partida nagusia (40-23). Altuna I.ak eta Etxabek ez zuten inondik inora ere euren maila eman, eta Eizagirrek, gainera, larunbatean emandako erakustaldia ez zela kasualitatea izan erakutsi zuen. Sasoiko dago zarauztarra, eta nabaritu zen hori atzeko koadroetako lehian. Gaur, Gipuzkoako Txapelketa aurkeztuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.