Ustekabea gizonezkoen 10.000 metroetan: ez du etiopiar batek irabazi —azken lau aldiz bezala—, ezta kenyar batek ere, Erresuma Batuko batek baizik: Mohamed Farah-k (1983). Eta bigarren zuri bat izan da: AEBetako Galen Rupp. Eta Atenasko eta Pekingo urreak, Kenenisa Bekelek, ez du dominarik lortu —laugarren izan da; haren anaia, hirugarren—.
Dena azken metroetan erabaki da. 400en bat metro falta ziren arte dozena bat lagun aurrean zihoazen. Esprint luze bat jokatu dute, eta etxekoa irabazlea —sortzez, Somaliakoa da—. 27:30.42ko denbora egin du Farahk.
Bekelek ez du ondo korritu; azken itzulira oso barruan kokatuta iritsi da, eta ez aurre-aurrean.
1. Mohamed Farah (Erresuma Batua). 27:30.42.
2. Galen Rupp (AEB). 27:30.90.
3. Tariku Bekele (Etiopia). 27:31.43.
100 metroak (emakumezkoak)
1. Shelly-Ann Fraser-Pryce (Jamaika). 10.75.
2. Carmelita Jeter (AEB). 10.78.
3. Veronica Campbell-Brown (Jamaika). 10.81.
Ding Chenek irabazi du 20 kilometroko ibilketa proba
Ding Chenek (Txina) irabazi du 20 kilometroko ibilketa proba, eta olinpiar errekorra egin du: 1.18.46. Ondoren, Erick Barrondo (Guatemala) sartu da, 11 segundora, eta Zhen Wang (Txina) hirugarren.
Uneoro lasterketa buruan izan da Chen. Azken hiru kilometroetan erritmoa azkartu die berekin ziren Barrondo eta Wangi, eta urrearen bila abiatu da. Ospatzeko betarekin iritsi da helmugara.
Barrondok historiako lehen olinpiar domina eman dio bere herrialdeari: Guatemalari. Era berean, Txinak lortutako biak herrialdeak ibilketan inoiz lortu dituen aurrenekoak dira.
Deigarria da podiuma osatu duten lasterkarien gaztetasuna: 19 urte dauzka Chenek, 21 Barrondok eta 21 Wangek.
1. Ding Chen (Txina). 1:18:46.
2. Erick Barrondo (Guatemala). 11ra.
3. Zhen Wang (Txina). 39ra.
Luzera jauzia (gizonezkoak)
1. Greg Rutherford (Erresuma Batua). 8,31 metro.
2. Mitchell Watt (Australia). 8,16.
3. Will Claye (AEB). 8,12.
Disko jaurtiketa (emakumezkoak)
1. Sandra Perkovic (Kroazia). 69,11 metro.
2. Daria Pitxalnikova (Errusia). 67,56.
3. Yanfeng Li (Txina). 67,22.
Heptatloia (emakumezkoak)
1. Jessica Ennis (Erresuma Batua). 6.955 puntu.
2. Tatyana Chernova (Errusia). 6.628.
3. Lyudmyla Yosypenko (Ukraina). 6.618.