Mikel Odriozola atleta errenteriarrak gehiago ezinean ibilketako 50 kilometroko proba utzi egin du 20. kilometroan. Dominen lehian sartu nahi zuen Odriozolak, eta horretarako prestaketa zorrotza egin du. Azkenean, ordea, ezin izan du helburua lortu.
Odriozolak laugarrenez jarraian parte hartu du Europako Txapelketako ibilketako 50 kilometroko proban. 1998an laugarren sailkatu zen Budapesten; 2002an kanporatu egin zuten Munichen 49. kilometroan, brontzezko domina eskura zuela; eta 2006an bosgarren amaitu zuen Goteborgen. Errenteriarrak urte hasieratik eduki du begiz jota Bartzelonako Europako Txapelketa, eta horretan egin du ahalegina. Goizean goiz, 07:35ean hasi da lasterketa.
Europako Atletismo Txapelketa
Erretiratu egin da Mikel Odriozola 50 kilometroko ibilketa proban
Domina eskuratzeko itxaropenez ari zen parte hartzen, baina 20. kilometroa igarota utzi egin du ezinean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu