2000. urtean iritsi zen Lezamara Iraola, Jose Mari Amorrorturen begi klinikoari esker. Mikel Arteta eta Xabi Alonso izar zituen Antiguoko hartako perla ezkutua zen. Baldar itxurako eskuin hegaleko mehar eta luzea —1,82 metro neurtzen du—, baina zetazko eskuin hanka zuena. 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta Athleticekin, eta 510 partida jokatu zituen talde zuri-gorriarekin. 37 gol egin zituen.
2015ko udan utzi zuen Athletic, eta Ameriketako Estatu Batuetara joan. New York City taldean jokatu du azken urtean, eta AEBetako klubak bideo bat sareratuz omendu du usurbildarra:
#ThankYouAndonipic.twitter.com/VO31MeKlHY
— New York City FC (@NYCFC) 2016(e)ko azaroak 17