BORROKA LIBREA

Erretiroa hartu du Maider Undak

Borroka librean hogei urtez lehiatu da. Asteazkenean emango du bere erabakiaren berri.

Maider Unda, 2013ko martxoan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko azaroaren 7a
13:28
Entzun

39 urte ditu Maider Unda Olaetako (Araba) borrokalariak, eta esana zuen 2016ra arte lehiatuko zela. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi ostean, Undak ezin izan zuen Rioko jokoetarako sailkapena lortu.

2012ko jokoetako brontzeaz gain, 5. postua erdietsi zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan, 2008an. 2009ko Munduko Txapelketan, berriz, hirugarren izan zen. Europako txapeldunorde izan zen 2013an, eta bi aldiz brontzea: 2010 eta 2012an. Hamalau aldiz izan da Espainiako txapeldun.

Gasteizen egingo du agurraren berri emateko prentsaurrekoa, asteazkenean. Harekin izango dira Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako jardunezko Hezkuntza sailburua, Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team-eko koordinatzailea eta Luis Crespo arduradun teknikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.