Erretiroa hartuko du Yao Ming txinatarrak
SASKIBALOIA. Yao Ming saskibaloi jokalari txinatarrak NBA utzi eta erretiroa hartuko duela aitortu zuten atzo jokalariaren inguruko iturriek. Azken urteetan izan dituen lesioengatik hartu behar izan du erabakia, maiatzean Houston Rockets taldean jarraituko zuela aitortu zuen arren. Jokalariak hilaren 20an emango duen prentsaurrekoan azalduko ditu erabakiaren arrazoiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu