Errioxako zaleak nagusi izango dira hilaren 29an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den binakako finalean. Aspe eta Asegarceko txartel saltzaileek Errioxa aldeko eskaera kopurua nabarmendu zuten atzo salmentaren nondik norakoak azaltzean. Pedro Sanz Errioxako presidenteak ere finalean egoteko eskaera egin die enpresei.
Aspek 300 inguru jarri zituen salgai. Finaleko lau pilotariak bere enpresakoak izanda eta haien eskaerek —800 bat lauen artean— lehentasuna dutenez, asko murriztu zen Eibarko enpresak salgai jarritako kopurua. Asegarcek, berriz, mila inguru zituen, eta eguerdirako amaituak zeuden. Bestalde, 2. Mailako binakakoaren finala hilaren 28an jokatuko da, Iruñean.
Errioxako zaleek beteko dituzte harmailak binakako finalean
Enpresek telefonoz eta Internetez salgai jarritako 1.300 sarrerak ordu gutxian amaitu dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu