Hona hemen, aurrerapen gisa, Edurne Pasabanek esandako batzuk:
- "Ziklo bat ixtera noa Everestera".
- "Hemendik aurrera erritmoa jaitsiko dut".
- "Bizitza pertsonalari tarte bat egingo diot, eta horrek esan nahi du beste aldetik kendu behar dela".
- "Momentu zailenetan indarrak edozein lekutatik iristen dira".
- "Nik eduki dudan hoberena taldekideak dira".
Pasabanek (Tolosa, 1973) liburu bat aurkeztu du Donostian gaur: Catorce veces ocho mil (Hamalau aldiz zortzi mila). Iazko maiatzean lortu zuen zortzi mila metrotik gorako munduko hamalaugarren tontorra.