Baionak Stade Francaise hartuko du etzi, Frantziako Top 14ko 24. jardunaldian (18:30). Baionak ustekabea eman nahi du, Stade liderra baita Miarritzerekin batera. Hiru partida falta dira Liga amaitzeko, eta Baionak hiru puntuko aldea du Pauekiko. Lapurtarrek alde horri eutsi behar diote sasoia amaitu arte. Staderi aurre egiteko aldaketa asko egingo dituzte. Hala, Lhande berriro ariko da, eta Dourthek ez du jokatuko. Miarritzek, berriz, Paueri egingo dio bisita etzi, Baionaren aurkari zuzenari alegia (17:30). Miarriztarrek aldaketa asko egingo dituzte Heineken Kopako finalari begira. Ohiko bost jokalari bakarrik ariko dira: Peyrelongue, Lievremont, Dusautoir, Couzinet eta Bobo.
ERRUGBIA . Baiona Staderen aurka ezustea emateko lanean ari da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu