ERRUGBIA. Miarritze-Perpinya, aspaldi jokatu gabeko lehia

Sud Radio Challengeko final-laurdenetako kanporaketa jokatuko dute, eta Miarritzek albo batera utzi beharko ditu arazoak

2003ko urriaren 31
00:00
Entzun
Frantziako Txapelketa Nagusiak hilabeteko etenaldia ukanen du Munduko Kopa dela-eta. Ligako laugarren jardunaldia Grenobleren aurka jokatuko du Miarritzek, azaroaren 28an, eta aste bat geroago, Europako Kopako lehen partida jokatuko du Leinsterren aurka, Dublinen. Horregatik, MundukoKopako finala jokatu arte (azaroak 22), Sud Radio Challengeko azken fasea jokatuko dute.

Hain justu, bihar (16:45), Miarritzek final-laurdenetako kanporaketa jokatuko du, Aguileran, Perpinyaren aurka. Miarritze sailkapen faseko ligaxkan lehen postuan sailkatu zen, eta horregatik jokatuko du etxean. Hasiera batean ez zen challenge hori lehentasuna Miarritzerentzat, baina aurtengo txapeldunak heldu den Europako Koparako txartela bereganatuko duenez, ez dago muzin egiteko moduan; batez ere, kanporaketa hau etxean jokatuta.

Miarritzek arazoak ditu hirugarren lerroa osatzeko

Ligan hiru partida jokatu ditu, eta batirabazi du soilik, Montaubanen aurkakoa, etxean. Beziersen eta Narbonan galdu egin zuen. Perpinyak bi irabazi ditu, eta joan zen larunbatean puntu batez galdu zuen Grenoblen: 29-28. Kataluniarrek jokalari aldaketa handia egin zuten sasoiaren hastapenean. Bomati, Edmonds, Tournaire, Konieck eta Freswater ditu jokalaririk aipagarrienak. Tournaire, halere, hutsune izan daiteke, zaintiratua ukan baitzuen Grenoblen.

Miarriztarrei dagokienez, hobekuntza nabarmena erakutsi beharko dute. Izan ere, Narbonan 32-0 galdu zuten, eta puntu bakar bat ere ezegitea, aski kezkagarria da; batez ere, sei zigor kolpe hagetaratze huts eginda. Horrez gain, ThomasLievremont kapitainak min hartu zuen, eta ez du jokatzerik ukanen. Neurketa xarmanta izan zitekeen biharkoa beretzat, kataluniarra izateaz gain, Perpinyan urte askoan jokatu zuelako. Beraz, hirugarren lerro hori osatzeko zailtasunak ukanen ditu Paco entrenatzaileak, Chouchan ere lesionatuta delako. Jakina da bestetik, Tonita eta Betsen Mundialean direla. Ikusi beharko da Nauroy osatzen den.Etxeberria erehutsune izango da, eta zorionez, jokatzeko moduan dira Stcherbina eta Marlu. Miarritzek eta Perpinyak 90eko hamarkadan jokatu zuten elkarren arteko azken partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.