Hogeita bat urtez azpiko Munduko Kopa jokatu berri du Thibault Lacroixek (20 urte), atzo arte Miarritzeko jokalariak. 2003an heldu zen Miarritzera, eta oraindik beste sasoi bateko kontratua zuen arren, Parisko Stadek fitxatu du. Bestalde, Zeelanda Berriak 48-18 irabazi zion Lionsi, elkarren arteko bigarren Test-partidan. Zeelandarrek bost entsegu egin zituzten. Australiak, berriz, 37-31 irabazi zion Frantziari. Bien artean hamar entsegu egin zituzten.
ERRUGBIA. Miarritzeko Thibault Lacroixek Parisko Staderekin jokatuko du hurrengo bi sasoietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu