Urtero, otsailetik martxora arte, errugbiaren Europa bere historia kolektiboa egin duen lehiaketan sartzen da buru-belarri. Bakoitzak bere estadio mitikoa berriz zabaltzen du, hirugarren zatia hiriburuz hiriburuko hirugarren zati ibiltari bihurtzen du, fanfarre militarra ezin apainago eta folklorikoago janzten du nazioaren himnoa gerla himno gisa jotzeko... Dena prest dago aurtengo ekitaldiri hasiera emateko, hots, Europako errugbi talderik onena zein den jakiteko.
Asteburuan hasiko da aurtengo txapelketa, Italia-Frantzia, Ingalaterra-Eskozia eta Gales-Irlanda partidekin. Baina aurtengo Torneoa berezia izanen da. Torneo zaharra Munduko Kopa gaztearen itzalpean egonen da. Urritik hasita, munduko errugbi talde onenak nor baino nor ibiliko dira, Frantziako lau txokoetan. Herri guzien arduradunek argi utzi dute aurtengo lehentasuna Munduko Kopa dela. Ingalaterra, munduko txapeldunari txapela kentzea da denen helburua, eta torneoa lehia hori prestatzeko baliatu nahi dute Europako taldeek.
Zentzu horretan, lehiaketak irakur-erraztasun gehiago izan dezan, eta taldeek elkarrekin egotekodenbora gehiago ukan dezaten, Sei Nazioen Torneo hau zazpi astez jarraian jokatuko da. Lehen, egutegian aste gehiagotan zabaldua zen lehiaketa, klubek herrietako selekzioekin jokatzen zuten jokalariak herrietako liga jokatu ahal zezaten. Lehiaketen nahasketa horrek ez zuen inor gustura uzten, ez selekzioak, prestatzeko denbora gutxi zeukatelako, ezta klubak ere, jokalariak nekatuta berreskuratzen zituztelako. Zaletuak eta telebistak ere ez, aste batetik bestera Torneotik ligara egiten zutelako jauzi, bi lehiaketen jarraitzeko zailtasunak ekarriz.
Aurten, jarraian jokatuko datorneoa, denen pozerako, eta selekzioek Munduko Kopa prestatzeko bi hilabetez elkarrekin egoteko parada izanen dute, goi mailako partidak jokatuz gainera, torneoaren kari.
Munduko Kopa talde guzien lehentasuna izanikere, inork ez du Sei Nazioen Torneoa bazterrean utzi nahi. Europako lehiaketarik garrantzitsuena da, historia eta tradizio handikoa, eta torneoko partidak ez dira entrenamendu soilak bezala jokatuak izanen, lehiaketa hori irabazteak xarma berezia duelako. Aurtengoa, gainera, oso irekia izanen dela dirudi. Azken 15 urteetan Sei Nazioena biren arteko lehia zen. Frantziak eta Ingalaterrak, urtez urte beste nazioei erraz irabazi, eta haien artean erabakitzen zuten nork eramanen zuen Torneoa etxera, Gran Slama eta guzi.
Baina zorionez, zelta nazioek aurrerapauso handiak egin dituzte. Irlanda, azken 5-6 urteez geroztik, itxura ederra ematen ari da, eta hiru aldiz bigarren postuan bukatu du azken urtetan. Aurten txapela irabazteko faborito nagusia da. Horrez gain Gales talde indartsu bat eraikitzen ari da 2003ko Munduko Kopaz geroztik. 2005ean Gran Slama irabazi zuen, eta aurten ere irabazteko hautagai nagusietako bat da. Irlanda eta Galesekin batera, Frantziak eta Ingalaterrak ere irabazteko aukera dute.
FranTzIa
Talde osoa Frantziako selekzioa udazken honetan bere herrian antolatuko duen Munduko Kopa bereganatzeko buru-belarri dabil. Bide horretan, nazio osoaren inplikazioa lortu du Bernard Lapasset federazioko lehendakariak. Lehen aldiz Top 14a zazpiastez etengo da, selekzioari prestatzeko denbora osoa emateko. Horrez gain, ekaina hasieratik, hau da, Top 14eko finaletik aurrera, hiruhilabetez izanen ditu Bernard Laporte entrenatzaileak bere jokalariak eskuan. Kari horretara, aurtengo Sei NazioenTorneoa laborategi erraldoi gisa erabiliko du Laportek. Izan ere, 40 jokalari deitu ditu selekzionatzaileak, Sei Nazioen Torneoak iraungo duen zazpi asteetan, selekzioarekin aritzeko. Tartean, aspaldi deialdietatik kanpo gelditutako hainbat jokalari deitu ditu berriz: Chabal, Mignoni, Skrela, Clerc, Bruno edo Hariñordoki. Sei jokalari berri ere deitu ditu: Beauxis, August, Cabannes, Emmanuelli, Messina eta Floch. Helburua jokalari guziak ikustea da, Munduko Koparako dudak argitzeko, eta jokalari berriei aukera emateko.Federazioaren sorrera: 1919.
Lehendakaria: Bernard Lapasset.
Lizentzia kopurua: 252.638
Klub kopurua: 1 710.
Zelaia: Saint Denis (78.500 ikusle).
Ikurra: Oilarra.
Entrenatzailea: Bernard Laporte.
Kapitaina: Fabien Pelous.
Entsegu gehien egindakoa: Serge Blanco (38 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Christophe Lamaison (380 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: Philippe Sella (111 aldiz).
Lorpenak: 20 aldiz irabazi du torneoa. 8 Grand Slam (lehena 1968an, azkena 2004an). Munduko txapeldunordea 1987 eta 1999an.
Jokalari aipagarriak:Ibañez, Dominici, Pelous, Thion, Jauzion, Castaignède, Betsen eta Marconnet.
Azken 10 emaitzak
Frantzia -Argentina: 27-26.
Frantzia -- Ingalaterra: 31-6.
Frantzia -- Zeelanda Berria: 11-23.
Gales -- Frantzia: 16-21.
Frantzia -- Zeelanda Berria: 3-47.
Hegoafrika -- Frantzia: 26-36.
Errumania -- Frantzia: 14-62.
Eskozia -- Frantzia:20-16.
Frantzia -- Irlanda: 43-31.
Frantzia -- Italia: 37-12.
esKoZIa
Krisia ahaztu nahian Urtero, Sei Nazioen Torneoak arnasa hartzeko balio dio Eskoziako errugbiari. Azken urteetan krisialdi sakon batean dago. Federazioak diru arazo larriak ditu, Eskoziako taldeek itxura kaskarra erakusten dute Europako lehiaketetan, eta estadioak hutsik daude. Futbola errege den herrialde horretan sintoma gehitxo dira, etorkizunean hango errugbia gorenean ikusi ahal izateko. Testuinguru honetan, itxaropena gordetzeko bidea da Torneoa. Murrayfield, berriz, betetzen da, eta Eskozia bere errugbi selekzioaren atzean jartzen da berriz, bi hilabeteko epean. Horrek denak jokalariak eraldatzen ditu, eta joko maila igotzea lortzen dute. Horrela, iaz ezustekoa eman zuen Eskoziak, Ingalaterra eta Frantziaren aurka nagusituta. Aurten iazko marka berdintzea oso zaila badirudi ere, Frank Hadden hautatzailea itxaropentsu dago. Arazoa belaunaldien arteko zubian dago, baina. Patterson izarra nahiko bakarrik dago taldean, eta Dewey bazterrean utzita, gazte berririk ez da sartzen selekziora. Eskoziak Italiarekin azken postua saihesteko lehiatu beste paturik ez duela dirudi.Federazioaren sorrera: 1886.
Lehendakaria: Andy Irvine.
Lizentzia kopurua: 13 .721
Klub kopurua: 253.
Zelaia: Murrayfield (67.500 ikusle).
Ikurra: Kardulatza.
Entrenatzailea: Frank Hadden.
Kapitaina: Chris Patterson.
Entsegu gehien egindakoa:Ian Smith (24 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Gavin Hastings (667 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: Gregor Townsend (82 aldiz).
Lorpenak: 9 aldiz irabazi du torneoa. Hiru aldiz irabazi du Grand Slama (1925, 1984 eta 1990ean). Azken torneoa 1999an irabazi zuen.
Jokalari aipagarriak:Patterson, Cusiter, White, MacLeod, Lawson, Hamilton, Danielli eta Dewey.
Azken 10 emaitzak:
Eskozia -- Australia: 15-44.
Eskozia -- Frantzia: 20-16.
Eskozia -- Pazifikoko uharteak: 34-22.
Gales -- Eskozia:28-18.
Eskozia -- Errumania:48-6.
Eskozia -- Ingalaterra: 18-12.
Hegoafrika -- Eskozia: 36-16.
Irlanda -- Eskozia: 15-9.
Hegoafrika -- Eskozia:29-15.
Italia -- Eskozia: 10-13.
ITaLIa
Aurrean sendo, atzean pattal Torneoan azkenik sartu dena da Italiako selekzioa. Goi mailako errugbian integratzea zaila da, eta 2000. urteaz geroztik sufritzea egokitu zaio Italiari. Hala ere, azken bi urteetan, maila hobetzen ari da. Duela bost-sei urte jasotzen zituen astinduak ez ditu jasotzen dagoeneko, eta partidak irabaztera iristen ez baldin bada ere, gauzak geroz eta zailago jartzen dizkie aurkariei. Italiaren indarra bere aitzineko zortzikotean oinarritzen da, dudarik gabe. Uztarketa indartsua dute, Castrogiovani, Perugini eta Ongarori esker, batik bat. Hirugarren lerroa ere sendoa dute, Bortolami kapitaina eta Bergamasco bezalako jokalariekin. Baina gabezia handiena gibeleko jokalarien artean dute. Uztartze erdi eta joko zabaltzaile handi baten premia dute. Berbizier entrenatzaileak, italiar oinordetza dutenTop 14ko Bortolusi eta Canavosio frantziarrak deitu zituen, hutsunea betetzeko, baina biak min hartuta daude, eta ezin izango dute Torneoan jokatu. Gibelean maila hobetzen badu, talde arriskutsua izan daiteke.Federazioaren sorrera: 1928.
Lehendakaria: Giancarlo Domi.
Lizentzia kopurua: 39.856.
Klub kopurua: 500.
Zelaia: Flaminio (34.500 ikusle).
Ikurra: Erramu hostoa.
Entrenatzailea: Pierre Berbizier.
Kapitaina: Marco Bortolami.
Entsegu gehien egindakoa:Marcelo Cuttita (25 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Diego Dominguez (983 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: Alessandro Troncon (93 aldiz).
Lorpenak: Ez du inoiz irabazi torneoa, baina orain dela zortzi urte hasi zen jokatzen. Bost aldiz azken postuan sailkatu da.
Jokalari aipagarriak:Bortolami, Ma. Bergamasco, Perugini, Castrogiovani, Dellape, Parisse, Masi eta Canale.
Azken 10 emaitzak:
Italia -- Australia: 18-25.
Irlanda -- Italia:26-16.
Italia -- Argentina: 16-23.
Italia -- Ingalaterra: 16 - 31.
Italia -- Kanada: 41-6.
Frantzia -- Italia: 37- 12.
Japonia -- Italia: 6-52.
Gales -- Italia: 18-18.
Fidji -- Italia: 29-18.
Italia -- Eskozia: 10-13.
GaLes
Talentu asko 2003ko Munduko Kopako porrota eta gero, krisian zegoen Galesko errugbia. Lau urte pasatu dituzte Deabru Gorriek talde berria eraikitzen. Belaunaldi berri bati aukera eman zitzaion orduan, eta politika honen fruituak jasotzen ari dira. Hiru urte eta erdi geroago, egoera arrunt ezberdina da. Galesen baikortasuna zabaldu da, eta bertako prentsak talentuzkojokalari gehiegi ere ez ote den galdetzen du, Gareth Jenkins entrenatzaileak hainbat burukomin pasatu behar dituela erranez, taldea osatzeko. Jokalari bikain asko ateratzen ari da Galeseko harrobia, selekzioko kapitainaren, Stephen Jones handiaren, postua kolokan jartzeraino. Wylliams, lehen lerroko bi jonestarrek, Thomas, S. Jones, Popham eta R. Jonesek osatu dute orain arte taldeko bizkarrezurra. Aurten denak osasuntsu daude, iaz ez bezala. Horrez gain, gazte batzuk ari dira sartzen taldearen dinamikan sartzen: Cziekaj, Wyn Jones, edo Hook kasu. Iraganean Galesi arrakasta eman zion joko ireki eta kolektiboan egin du apustu Gareth Jenkins entrenatzaileak.Federazioaren sorrera: 1881.
Lehendakaria: Tasker Watkins.
Lizentzia kopurua: 59.900.
Klub kopurua: 372.
Zelaia: Millenium Stadium (72.500 ik.).
Ikurra: Porru alea eta ostrukaren lumak.
Entrenatzailea: Gareth Jenkins.
Kapitaina: Stephen Jones.
Entsegu gehien egindakoa: Gareth Thomas (38 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Neil Jenkins (1 049 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: Gareth Llewellyn (114 aldiz).
Lorpenak: 23 aldiz irabazi du torneoa. Bederatzi aldiz irabazi du Grand Slama (2005an azkena). Iaz, torneo kaskarra egin zuen baina geroztik hobeto dabil.
Jokalari aipagarriak:Popham, M. Williams, A. Jones, Thomas, Shanklin, S. Williams, Cockbain eta S. Jones.
Azken 10 emaitzak:
Gales -- Australia: 29-29.
Argentina -- Gales: 45-27.
Gales -- Pazifikoko uharteak: 38-20.
Ingalaterra -- Gales: 47-13.
Gales -- Kanada: 61-26.
Gales -- Eskozia: 28-18.
Gales -- Zeelanda Berria: 10-45 .
Irlanda -- Gales: 31-5.
Argentina -- Gales: 27-25.
Gales -- Italia: 18-18.
InGaLaTerra
Eraldaketa 2006koa urtebeltza izan da Ingalaterrarentzat. Jarraian zazpi porrot jaso ondoren (1972az geroztik ez zen horrelakorik gertatu), Andy Robinson hautatzailea agurtu eta bere ordez Brian Ashton izendatu dute, gauzak aldatzeko asmoz. Federazioan ere gauzak aldatu dituzte, Rob Andrew, Ingalaterrako errugbiaren legenda bat, zuzendari tekniko izendatuta. Bi gizon horien bultzadapean, Ingalaterrakfisikoan eta aurrez aurreko borrokan oinarritutako bere joko tradizionala aldatzekoerabakia hartu du. Horrela, Dallaglio izarra eta joko horren ikurra, deialditik kanpo utzi eta jokalari jokalariagoak deitu ditu Ashtonek. Horrela, 13ko errugbiko izar ohia, Andy Farrell bizia, 15ekora etortzeko konbentzitu eta selekzioan sartu du. Horrez gain, Mike Catt zaharra, Geraghty eta Flood bezalako jokalari bizi eta kolektiboei aukera eman die Ashtonek. Nahiz eta udazkeneko test partidetan emaitzak hain onak ez izan (Argentina eta Zeelanda Berriaren aurka galdu zuen Ingalaterrak), itxura hobetzen ari da taldea, eta arerio arriskutsua izanen da.Federazioaren sorrera: 1871.
Lehendakaria: Tasker Watkins
Lizentzia kopurua: 634.460
Klub kopurua: 1 800.
Zelaia: Twickenham (73 500 ikusle).
Ikurra: Arrosa.
Entrenatzailea: Brian Ashton.
Kapitaina: Phil Vickery.
Entsegu gehien egindakoa: Rory Underwood (49 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Johnny Wilkinson (817 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: Jason Leonard (114 aldiz).
Lorpenak: 26 aldiz irabazi du torneoa. 11 aldiz irabazi du Grand Slama (1913an lehena, 2003an azkena). Munduko txapelduna 2003an.
Jokalari aipagarriak: Vickery, Worsley, Wilkinson, Corry, Moody, Sackey, Noon eta Robinson.
Azken 10 emaitzak:
Ingalaterra -- Zeelanda Berria: 20-41.
Australia -- Ingalaterra: 43-18.
Ingalaterra -- Argentina: 18-25.
Ingalaterra -- Irlanda: 24-28.
Ingalaterra -- Hegoafrika: 23-21.
Frantzia -- Ingalaterra: 31-6.
Ingalaterra -- Hegoafrika: 14-25.
Eskozia -- Ingalaterra: 18-12.
Australia -- Ingalaterra: 34-3.
Italia -- Ingalaterra: 16-31.
IRLanDa
Faboritoa Irlandarrak sasoiko daude azkenaldian. Geroz eta maila hobea daukate, eta azken urteetan bigarren postuan nahi baino gehiagotan gelditu ondoren, aurten Torneoa eramateko hautagai nagusiak dira. Udazken honetako test partidetan hego hemisferioko taldeen aurkako taldeen kontra nagusitudira (Australia eta Hegoafrika).1998an 21 urtez azpiko mailan munduko txapeldun geratuzen belaunaldia hazten joan da azken urteetan, eta aurten maila gorenera iritsi da. Belaunaldi horretakoak dira O' Driscoll handia, D'Arcy, O'Connell, Stringer edo Horgan. Horrez gain, kalitate handiko gazte batzuekin taldeak freskotasuna irabazi du azkenaldian. Murphy, Fitzgerald, Best edo Heaslip dira belaunaldi berriaren ikurrak. Entrenatzaileak bi belaunaldi hauen arteko lotura ederki egiten asmatu du, eta arerio gogorra da Irlanda. Aipatzekoa, Lansdowne Road estadio zaharra itxi dutela Dublinen, estadio moderno eta handiago baten eraikitzeko. Bitartean, joko gaelikoetarako eraiki zen Croke Park mitikoan jokatuko du Irlandako selekzioak.Federazioaren sorrera: 1874.
Lehendakaria: P. J. Boyle.
Lizentzia kopurua: 53 .500
Klub kopurua: 201.
Zelaia: Croke Park (82.300 ikusle).
Ikurra: Hirusta.
Entrenatzailea: Eddie O' Sullivan.
Kapitaina: Brian O' Driscoll.
Entsegu gehien egindakoa:Brian O' Driscoll (31 entsegu).
Tanto gehien egindakoa: Ronan O' Gara (660 tanto).
Selekzioan gehien jokatutakoa: O' Kelly (111 aldiz).
Lorpenak: 11 aldiz irabazi du torneoa. Grand Slam bakarra irabazi du (1948an). Iaz bigarren postuan amaitu zuen Torneoa.
Jokalari aipagarriak: Stringer, Ian Humphreys, O' Driscoll, D' Arcy, O' Connell, Horgan, Murphy eta Hayes.
Azken 10 emaitzak:
Irlanda -- Pazifikoko uharteak: 61-17.
Zeelanda Berria -- Irlanda: 34-23.
Irlanda -- Australia: 21-6.
Ingalaterra -- Irlanda: 24-28.
Irlanda -- Hegoafrika: 32-15.
Irlanda -- Eskozia: 15-9.
Australia -- Irlanda: 37-15.
Irlanda -- Gales: 31-5.
Zeelanda Berria -- Irlanda:27-17.
Frantzia -- Irlanda: 43- 31.