Dopina

Errusiak ezingo du lau urtez parte hartu nazioarteko txapelketetan

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak jarri dio zigorra, eta, besteak beste, ezingo da aritu Olinpiar Jokoetan eta Qatarko Munduko Futbol Kopan. Helegitea jartzeko aukera du.

Errusiako Olinpiar Federazioaren egoitza. MAXIM SHIPENKOV / EFE
ainara arratibel gascon
2019ko abenduaren 9a
16:03
Entzun

"Estatuak antolatutako dopin sistema" duela egotzita, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak lau urteko zigorra jarri dio Errusiari. Hala, kirolari errusiarrek ezingo dute parte hartu nazioarteko txapelketetan. Lau urte hauetan izango diren txapelketa nagusiak hauek dira: Tokioko Olinpiar Jokoak (2020), Pekingo Neguko Olinpiar Jokoak eta Qatarko Munduko Futbol Kopa (2022).

Auzia aspalditik dator: Rioko Olinpiar Jokoetan ere, Errusiako atletak kanpoan geratu ziren arrazoi beragatik. Baina bazirudien egoera bideratuta zegoela, Errusiako Gobernuak martxan jarri zuelako berriro ere partzialki hango Dopinaren Aurkako Agentzia. Moskuko laborategiko datu basea berrikustea baino ez zen falta. Gobernuak, ordea, uko egin zion horri, eta horregatik berretsi du zigorra Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak.

Izan ere, uste dute Gobernuak manipulatu egin dituela datu base horretan dago informazioa, dopin kasuak estaltzeko. Bertan, kirolarien proba fisikoen emaitzak jasotzen dira, baita osasunari lotutakoak ere. Errusiak 21 urte ditu erabakiaren aurka helegitea jartzeko. Dopatu ez dutela frogatzen dute Errusiako kirolariak, halaber, aukera izango dute Nazioarteko Olinpiar Batzordearen babespean lehiatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.