Barkatzen duenak ordaindu egiten duela esan ohi da, eta hala gertatu zitzaion atzo Osasunari, Levanteren aurkako partidan. Lehen zatian, aukera asko izan zituzten gorritxoek markagailuan aurreratzeko, baina ez zuten golik sartu, eta taldeak behera egin zuen bigarrenean.
Hori baliatuta, partidan sartu zen Levante, eta Andresen atera gehiago gerturatu zen. Golik ez, ordea, Teixeira Vitienes epaileak Osasunaren aurkako penaltia ikusi zuen arte. 88. minutua zen. Diopen jaurtiketa gelditu zuen Andresek, baina, aldaratzean, baloia sareratu zuen Xumetrak.
Porrotak sailkapenean hondoratu du Osasuna. Azkenaurrekoa da orain, hiru punturekin.