Ertzaintzak PSGko zazpi jarraitzaile atxilotu ditu Bilbon, istiluak eragitea egotzita

2011ko irailaren 29a
22:57
Entzun

Ertzaintzak PSG Parisko futbol taldeko zazpi jarraitzaile atxilotu ditu Bilbon gaur arratsaldean, San Mames estadioaren inguruetan istiluak eragitea egotzita. Tabernetako aulkiak botatzea, txikizioak eragitea eta jendea jotzea leporatu diete. Lagun batzuk zaurituta daude; haiean artean, ertzain bat.

Arratsaldeko sei eta laurden inguruan hasi dira istiluak.

Athletic-PSG Europako Ligako partida ikustera etorri dira Parisko jarraitzaileak. 21:05ean hasiko da neurketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.